2008-01-10

Pertsona arduragabeak errepidean


Astelehenean, Trapagarango bailaran izandako istripu larriak gogoeta egitera eraman nau. Kamioiko gidaria, drogen efektuen azpian gidatzen zegoela jakinarazi digu Herrizaingo Sailak. Heroina, kokaina eta beste hainbat droga kontsumitu zituela baieztatu dute, eta istripuaren eraginik larrienak ez ditu kamioiaren gidariak pairatu, baizik eta 44 urteko pertsona errugabe batek hau hil egin baitzen eta beste zauritu bat utzi zuelako.
Gidaria atxilotu dute, baina nork dio epaiketaren ostean eta kartzelan kondena bukatu ondoren berriro berdina ez duenik egingo??
Esan nahi dut, kamioiko gidaria ( istripuaren erantzulea) ez dela hil eta beste pertsona eta familia errugabeak mindu dituela, azken batean bera onik eta bizirik dago. Ez da bidezkoa honelako pertsona ardurageei errepidean ibiltzen ustea.


No hay comentarios: