2008-01-16

Alkohola

Alkohola droga legala da Espainiar estatuan 18 urtetik gorakoentzat. Baina legala izan arren ez da beste drogak baino larritasun gutxiago duen droga. Hau da, alkohola eguneroko bizitzan oso barneratuta dagoen subtantzia da eta honegatik normaltzat jotzen da, ardo pixkat edo zurito bat edatea, baina azken finean dependentzia ere sor dezake beste droga guztiek bezala. Bestalde, oso mingarria da gure osasunarentzat hainbat organo kaltetu egiten baititu, esanguratsuenak garuna,gibela eta birikak dira. Gibelaren lanen esker suntsitzen edo kanporatzen da gorputzak dituen zikinak, beraz honekin batera, alkoholak daraman etanola.
Aipagarria da, alkohol kontsumoa adingabeen artean. Nahiz eta esan bezala, ilegala izan, taberna, txosna,.. asko dira alkohola saltzen dietenak adingabeei 12- 17 urte bitarteko neska mutilei alegia. Eta honen gaineko zaintzarik ez dago eta egonez gero, oso murriztua da zaintza hori. Zeren zein adingabek ez du kontsumitu alkoholik gaur egungo gizartean? Ni beste hainbat eta hainbat pertsona bezala, adingabe izan nintzen horretan alkohola kontsumitzeko aukera izan dut, inolako eragozpenik gabe.

No hay comentarios: