2008-01-22

Gizarte Hezitzailea

Osasuna, Drogodependentzia eta hainbat patologiaren Eremua:

Gizarte hezitzaileak zeregin handia du eremu honetan, besteak beste fanmilia mailako esku- hartze planak, prebentzio programak, droga- kontsumoak eragindako arazoak dituzten espetxeratuei arreta ematea, droga mendekotasuna gizarteratzeko arreta ( tratamendu anbulatorioa...), terapia- komunitateak, eguneko zentroak,...

Jardun eremu horretako hezkuntzaren profesionalek bete beharreko eginkizunak hurrengo hauek dira batik bat:
  • Gaixoari laguntzea eta babesa ematea.
  • kontsumoari uzteko trebetasunak sustatzea.
  • Gaixoari motibazioa ematea bere lana irnmotasunez egin dezan.
  • Erabiltzaile bakoitzak programan izaten duen bilakaera baloratzea.
  • Beste profesionalekin koordinatzea.
  • Gaixoaren garapen pertsonala sustatuko duen programa diseinatu eta landu.
  • ...

2008-01-16

Ez sartu atera ezin zaren lekura

Bideo ikaragarria... Ez zaitez sartu ateratzea zaila edo ezinezkoa den toki batetara... Zure bizia lurperatzea baino ez duzu lortuko, eta zure ingurukoena hondatzea.

ospetsuak eta drogak!

Drogak ( cocaina, heroina, speed,....) eta glamourra bat eginda bizi dira gaur egun kasu askotan. Ospetsu asko dira drogak kontsumitzen dituena. Pertsona dirudunek, kontsumitu egiten dute, diru asko dutelako, beraien arazo eta estresetik momentu batez aldentzeko.Munduko beste pertsona oro bezalaxe, arazoei ekiditeko edo soilik gozatzeko helburuarekin.
Honek, eta gaia hedabideetan entzuten den ehinean, gizarte osoari ekar diezazkioke arazoak. Pertsona arruntek pentsa dezaketelako, ospetsu batek kontsumitu eta ez bazaio ezer gertatzen, zergatik nik ez??? Egia da ez dela influentzia bakarra ospetsuena baina baliteke horrek ere gizartearekiko bere influentzia eremua izatea.

HEROINA


Heroina: morfinatik lortzen da eta kontsumitzen dutenek menpekotasun izugarria izan ohi dute. Heroinak antidepresibo bezala jokatzen du honegatik kontsumitu eta jarraian euforia izaten da sentitzen dena, diotenez, 1.000 orgasmoren baliokidetza berbera du, hortik etorriko da probatzen dutenen menpekotasuna ustez.

Heroina nahiko gaizki ikusita dago gaur egungo gizartean eta beti lotu izan da IHESA-rekin. IHESA egun pairatu daitekeen gaixotasunik latzenetakoa da nire ustez, ezin baita sendatu, efektuak atzeratzeko botikak badaude baina ez dago botika sendagilerik. IHESA, xiringaren bitartez edo harreman sexualak izaten kontagiatu daiteke.
Heroina zer den hobeto ulertzeko eta zein efektu dituen hobeto ikusteko hurrengo filmea gomendatzen dizuet: TRANSPOTTING

Habeas Corpus " taldearen letra"

Habeas Corpus--> Alternativa platino.

Estamos renunciando al sueño.
Alternativa Platino. Alternativa Platino.
Me pongo hasta las cejas. Tengo tantos amigos como coca en los bolsillos. Si, yo.
Corre que te “pillo”. Me meto más que pillo. Me pierde la nariz y me pierde la boquita cuando pío. Pío y pillo. Y me río. Pío y pillo.
Speed y cocaína en los Centros Sociales . Speed y cocaína en los servicios de los bares. Tiro va, tiro va, tiro viene y tiro va.
Consumiendo. Consumiendo, poco a poco te estás consumiendo.
Alternativa Platino. Alternativa Platino.
Estoy contra el Sistema y contra toda Autoridad. Contra todas las formas que hoy existen de mandar. No admito llegar a convertirme nunca en esclavo. Y lo hago tiro a tiro y lo soy gramo a gramo.
Alternativa Platino. Alternativa Platino.
Salto al vacío y de un salto me exalto. De un salto me salto todos mis principios. Salto al vacío y de un salto me exalto. De un salto me salto todos mis principios.
Estoy tan ciego que no veo más allá de mi ciego. Me pongo más y más. Me pongo hasta que ya no tengo. Y no veo que estoy ciego, y no veo que estoy sordo, y no veo que estoy mudo. No veo lo que estoy haciendo. Lo ves todo del color que te está matando.
Lo ves todo del color que te está matando.
Alternativa Platino. Alternativa Platino.
Confundes una pesadilla con un sueño. Te confundes buscando el cielo en el infierno. Y te ves mejor. Y te ves un Dios.
Y te ves muy listo, mucho más listo que yo. Te ves capaz de todo y eres incapaz de nada. Toda tu vida gira alrededor de esa basura. Te pones violento. Te pones muy violento. Te pones tan violento hasta que te “pones”. Y que marcha, y que buen rollo. Lo ves todo tan blanco. Lo ves todo del color que te está matando.
Consumiendo. Consumiendo, poco a poco te estás consumiendo. Consumiendo. Consumiendo, poco a poco te estás consumiendo.
Alternativa Platino. Alternativa Platino.
Tiro va, tiro va, tiro viene y tiro va.
Alternativa Platino.

Alkohola

Alkohola droga legala da Espainiar estatuan 18 urtetik gorakoentzat. Baina legala izan arren ez da beste drogak baino larritasun gutxiago duen droga. Hau da, alkohola eguneroko bizitzan oso barneratuta dagoen subtantzia da eta honegatik normaltzat jotzen da, ardo pixkat edo zurito bat edatea, baina azken finean dependentzia ere sor dezake beste droga guztiek bezala. Bestalde, oso mingarria da gure osasunarentzat hainbat organo kaltetu egiten baititu, esanguratsuenak garuna,gibela eta birikak dira. Gibelaren lanen esker suntsitzen edo kanporatzen da gorputzak dituen zikinak, beraz honekin batera, alkoholak daraman etanola.
Aipagarria da, alkohol kontsumoa adingabeen artean. Nahiz eta esan bezala, ilegala izan, taberna, txosna,.. asko dira alkohola saltzen dietenak adingabeei 12- 17 urte bitarteko neska mutilei alegia. Eta honen gaineko zaintzarik ez dago eta egonez gero, oso murriztua da zaintza hori. Zeren zein adingabek ez du kontsumitu alkoholik gaur egungo gizartean? Ni beste hainbat eta hainbat pertsona bezala, adingabe izan nintzen horretan alkohola kontsumitzeko aukera izan dut, inolako eragozpenik gabe.

2008-01-10

Pertsona arduragabeak errepidean


Astelehenean, Trapagarango bailaran izandako istripu larriak gogoeta egitera eraman nau. Kamioiko gidaria, drogen efektuen azpian gidatzen zegoela jakinarazi digu Herrizaingo Sailak. Heroina, kokaina eta beste hainbat droga kontsumitu zituela baieztatu dute, eta istripuaren eraginik larrienak ez ditu kamioiaren gidariak pairatu, baizik eta 44 urteko pertsona errugabe batek hau hil egin baitzen eta beste zauritu bat utzi zuelako.
Gidaria atxilotu dute, baina nork dio epaiketaren ostean eta kartzelan kondena bukatu ondoren berriro berdina ez duenik egingo??
Esan nahi dut, kamioiko gidaria ( istripuaren erantzulea) ez dela hil eta beste pertsona eta familia errugabeak mindu dituela, azken batean bera onik eta bizirik dago. Ez da bidezkoa honelako pertsona ardurageei errepidean ibiltzen ustea.


2008-01-07

Poco a poco te estas consumiendo..

Bideo hau izugarri gustatu zitzaidan, droga zer den ongi adierazten duelako. Gugan duen efektua eta gure heriotzaren kausa izan daitekeela azaltzen du, eta bide horretan, ditugun erlazio ( famili, lagun,..-ekiko) guztia galdu, gainera eta larriena gure burbuima pixkanaka- pixkanaka kontsumitzea da eta horrek luzarora ondorio larriak ekar ditzake eta ekartzen ditu, esan bezala heriotza edo heriotzaren ondoko biziraupen latzgarria. Zuek ikusi eta hausnartu,besterik ez nire aldetik.

Droga bizi oso baten galera...

Zergaitik kontsumitzen dira drogak? eta zergaitik hasten da droga kontsumitzen? Egia esan ez dude oso argi galdera hauen erantzunak baina bizi baldintza txarrek eta etsipenak, gauza berriak probatzeko gogoa, lagun arteko presioa( batez ere, nerabezaroan ematen da hau), plazerraren bidea aurkitzeko gogoa, edozein droga lortzeko erraztasuna, komunikabideak droga kontsumoa gelditu beharrean kontsumoa arintzea,... eta beste hainbat eta hainbat arrazoik eraman dakioke pertsona bati edozein motatako droga kontsumitzera. Oro har, esan nahi dudana zera da, behin probatuz gero zaila da hurrengoan ere ez probatzea. Bideoak dioen bezala, UN PETA TE LLEVA A OTRO, A OTRO, A OTRO, Y A OTRO, Y A OTRO,....

2008-01-03

Gabon zaharrak

Urte bukaera izan dela eta, droga asko kontsumitu da gabon zahar gau berezi horretan. Gazteriak orain urte batzuk urte bukaera ospatzen kalera irteten hasi eta honekin batera edozein motatako droga kontsumitzen da gau horretan; tabakoa, alkohola, eta beste subtantzia psikoaktiboak ere, kokaina, speed-a, pastillak,..etab. Azken batean, lehen famili ospakizun bat zena orain neurrigabekeria hutsa bilakatu da.
Ez nago gabon zahar gauen irtetearen kontra ezta gutxiago ere, nik ere kalera irtetzen baitut eta noski beste guztiak bezalaxe ibiltzen naiz, baina uste dut gehiegikeria hori larregizkoa dela. Azken batean hurrengo egunean izaten den gau horretan egindakoari buruzko oroimen falta eta hurrengo eguneko ajeak zertarako balio??