2007-10-26

Drogak Definitzen


Droga, animo egoerari edo hautemateari eragiteko prestatutako gaiei esaten zaie, gai aluzinogenoei, lo- eragileei eta pozoidura eragin dezaketen hainbat gairi.Drogak sustantzia toxikoak dira eta gure gorputzean sartzean bai ahotik, arnastuz edo injektatuz, gure kapazitate mentalean aldaketa izugarriak ematen ditu honegatik, sentitzeko, pentsatzeko eta errealitatea hautemateko zailtasunak ematen dira. Drogak beti existitu dira, garai batean existitu ziren, gaur egun existitzen dira eta etorkizunean existituko dira eta gainera drogen kontsumo hau goraka doa. Drogak gaur egun indarrean den sistemaren baitan interes politiko, ekonomiko eta sozialen baitan kokatzen da askotan kontrol soziala bideratzeko tresna gisa bihurtzen delarik.


Baina zein droga mota ezagutzen ditugu?

Drogen inguruan hitz egiten denean, droga ilegalak eta legalak hartu behar dira kontutan. Droga legalak hurrengo hauek osatuko lituzkete: tabakoa, alkohola, kafeina eta/edo botika desberdinak.
Droga ilegalen barruan ordea hurrengo hauek: kannabisa, kokaina, anfetaminak, sintesi drogak,etab ditugu. Gainera hauen ekoizpena, landatzea, salmenta eta noski kontsumoa debekatuta dago.

Droga legalak definitzen:


Tabakoa: Nikotina Nikotiana Tabacum eta NIcotiana Rustika tabako landareetan dagoen alkaloidea da. Tabakoa droga bizigarria da eta, kantitate nahikoa hartuz gero propietate aluzinagarriak izan ditzake- tabako puruaz hitzegitean eta ez industrialari buruz-. Enpresa handiek tabakoarekin egiten duten prozesu kimikoak eragiten du milioika pertsonek erretzen duten " produktua" tabakoa bera baino kaltegarriagoa izatea.
Nikotinak adikzioa sortzeko botere handia eta eragin oso azkarra du, zigarro baten zupada bat barrura sartu eta 20 segundutara iristen da odolera biriketatik.

Alkohola: Etanola edo etil alkohola giro epelean egindako prozesuaren bidez lortzen den substantzia depresorea da. Graduazio maila askotako edarietan aurki genezake. Droga honen eraginak, guztiekin gertatzen den bezala, dosiaren, tolerantziaren, adinaren, pisuaren eta bestelako aldagaien araberakoa da baina ondorioetan 3 fase bereiz daitezke:
1- Neurrizko dosia: Segurtasun sentsazioa, euforia eta barre egiteko erraztasuna, erreflexu eta ereakzionatzeko ahalmenak txikiagoak direlarik.
2- Erdiko dosia: Ikusmena desitxuratzen da eta ibiltzeko, hitz egiteko... zailtasunak antzematen dira. Jarrera erasotzailea eta agresiboa sortu ahal dituelarik.
3- gehiegizko dosia: kontzientzia eta erreflexuak galtzen dira.


kafeina: Kafearen hazitik eta tearen hostoetatik ateratzen den alkaloidea, eragin bizigarria duena. Nerbio sistemari eragiten dio batez ere; lorik eza eta urduritasuna sortzen du, eta bihotzaren erritmoa bizkortzen, baina ez da toxikoa. Aspirina, kodeina edo fenazetinarekin batera hartuta analgesikoa da. Diuretiko gisa erabiltzen da, giltzurrunetako odol hodiak zabaltzen dituelako, eta burukomin mota batzuk kentzeko gaitasuna ere badu.


Droga ilegalak definitzen:

Kannabisa: kanabis landareak 70 substantzia psikoaktiboinguru ditu, horiek cannabionoideak dira. Horietatik hiruk eragiten dute erabakigarriki psikoaktibotasun indizean. THCa da osagai psikoaktibo nagusia, CBNak psikoaktibotasun txikiagoa eta eragin lasaigarriagoa ditu, eta CBDak, antza denez, THCaren eragina blokeatzen du. Haxixa pasta okrea/ marroia da, hainbat tonu eta egiturakoa aurki dezakegu kalitatearen araberakoa baita hau, eta landarearen errtxina galkatuz lortzen da hau. Ustez haxixa, marihuana baino psikoaktiboagoa da, baina kalean saltzen den haxixaren kalitate eskasa dela eta alderantzizkoa gertatzen da gehienetan.
Kannabisak efektu amets-eragileak ditu, baina hauek asko aldatzen dira faktore desberdinen arabera: purutasuna, izaera, kontsumitzailea,...Eta agertzen diren eragin fisikoak hurrengoak dira: giharrak alsaitzea, ahoa lehortzea, begi gorriak, takikardia zenbait pertsonengan,...Bestalde, poza edo tristura senti daitezke, irri eza, apalankatzea, paranoiak,...

kokaina: kokaina konposatu organiko kristalinoa da ( C17, H12, N04), zuria, gehienetan kristalinoa eta zapore mingotsa du. Koka hostoaren alkaloide nagusia da. Hauts eginda hartzen ohi da, gehienetan kristalizatua. Esnifatuta hartzen da, eta injektatuta ere bai. kokaina bizigarria denez, nerbio sistema zentralean eragiten du eta eraginak iraun egiten du. Indarra, euforia,.. eragiten du eta begiko niniak dilatatzen ditu eta bihotza eta arnaasketa bizkortzen. Edateko eta erretzeko gogoa handitzen du dosiaren arabera baina ez ordea komunikatzeko gogoa. Dosi handiak hartuz gero, agresibitatea eta paranoiak sor daitezke, eta jarrera autista eta kontrolatzaileak. Droga hau kontsumitu ondoren suminkortasuna, logalea, nekea, jateko gogoa galtzea,etab sortzen ditu.

Anfetamina: Anfetamina mota desberdinak daude baina gehien erabilitako anfetamina sulfato edo speeda da. Bizigarri indartsua hau feniletilaminen familikoa da. kolore zuriko eta usainik gabeko hauts zuri moduan agertzen da eta kimika usain handia du. Oso gutxitan pasta marroiaren moduan aurkitzen da, marrak egiteko ezinezkoa, eta ahotik hartzen da. Bizigarri indartsu honek gosea eta logalea zorrozki gutxitzen ditu, eta nekea eta akidura sintomak ezkutatzen, euforia eta hitz jarioko egoerak erraztuz eta kontzentrazioa gaitasuna handituz. Txisean antzematen da hartu eta 2 eta 4 egun bitartean. Masailezurrean mugimenduak, giharren zurruntasuna ezatsegina, aho lehorra eta egarria,... sortzen ditu.

Sintesi Drogak ( Extasia, pirulak, MDMA): Extasiaren osagai aktiboa MDMA da, feniletilaminen familikoa. MDMArekin esperientzia bat izateko bataz besteko dosia 1mg/norberaren pisuaren kg-ko, kontuan harturik eraginak desberdinak direla pisuaren, adinaren eta sexuaren arabera. Gehienetan konprimituetan agertzen da.
Dosi ertaina hartu ondoren, MDMAren bidez lortutako esperientziak 4 eta 6 ordu bitartean irauten du, eta dosi gehigarriak hartuz gero luzatu egiten da. Bere ezaugarririk bereziena emozio- sentsazioak handitzea da eta ondoko hauek sortzen ditu: besteenganako enpatia handiagoa, autoestima handitzea, zoriona, ukimen eta soinuekiko sentikortasun handiagoa,... Beste substantzia batzuekin hartzen bada, eraginak aldatu egingo dira substantziaren arabera.
Hau ere txisean antzematen da.

Drogak kontsumituz, patologia dualen errealitateak azaltzen ari dira. Patologia hauek normalean droga desberdinak kontsumitzen dituzten pertsonetan azaltzen dira eta droga kontsumoaren ondorioz azaltzen diren efektuak nahastu egiten dira osasun mental arazoekin ( depresioa, eskizofrenia, paranoia,...).

No hay comentarios: