2007-12-12

Gehiegizko alkohol/drogak DELITUA!


DGT-a, ( Dirección General de Trafico) drogak "substantzia psikoaktiboak" antzemateko sistema bat martxan jartzen ari da azken asteotan. Droga antzemateko, listu frogagiria hartzen dute eta hortik kontsumitu duten ala ez jakin daitekeela segurtatzen dute. Gainera alkoholaren kontrako legearekin batera, kartzeraratua izan zaitezke positibo ematen baldin baduzu.
Ados nago honelako neurriekin nahiz eta honek ez bukatu bizi ditugun istripuekin zeren, zein aparatuk neurtzen du haserrea eta horren ondoriozko gidatze agresiboa??? honelako kasuetan ere arrisku bizian jartzen dira beste gidariak eta honegatik ez gaituzte kartzelara eramaten...
Nire ustez arrisku gehiago dauka 50k/h-ko seinale bat dagoen lekuan 100k/h-ko abiaduran joatea, adibidez, herri barnean eta askok eta askok egiten dutena da...